miércoles, 25 de mayo de 2011

IBILALDIA ONDARROAN!! BOGA!!!

http://www.youtube.com/watch?v=qZWoz-7Lp3Y

Urte guztiko plaza da Ondarroa. Apropos-aproposa jende artean nahastu nahi duenarentzat. Bakarrik, lagun artean edo familian etorri, bisitariak bere txokoa aurkituko du, jende artean eta euskaraz ibili nahi badu. Plaza horretan ibiltzeko gida proposatzen dugu, bidean erratu barik ibiltzeko. Ondarroako kaleak eta tabernak lehenengo bider zapaltzen dituen bisitaria konturatuko da leku berezian dagoela.

IKASTOLEN ESKER...
1978an egin zen lehenengo Ibilaldia Uribe Kostan eta 1980tik aurrera 100.000 lagun baino gehiago batzen dituen jaialdia urteroko hitzordua bihurtu da. Urteak joan eta urteak etorri Ibilaldiak bere sortzeko arrazoiei eusten die: Bizkaiko Ikastolen jaialdia izatea, Ikastolaren hezkuntza proiektua ezagutzera ematea eta erronka berriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea.
2011n Ondarroako eta Lekeitioko Ikastolek antolatuko dute Ibilaldia. 2011ko maiatzaren 29an Ondarroan dugu zita.

Hemen utziko dizuet Ibilaldiaren web-a, denetariko eta merezi duen informazioarekin:
http://www.ibilaldia.com/

ITASOKO HAIZE BERRIA...BOGA!!!


EZIN DUZU GALDU!!!!!!!! :)

No hay comentarios:

Publicar un comentario